XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Ogasun eta Finantza Saila
ZERGA-BILTZAILETZA.
4. ALDEA. BILBAO-HIRIA
EDIKTUA
Nik, Enrique Hermosilla Saiz jauna, Foru Ogasuneko Bilbao-Herrietako 4. Aldeko tributu-biltzailea naizenonek, hauxe Jakinarazten dut: behean adieraziko diren kontzeptuei dagozkien ziurtagirien ziozko espedienteetan, era berean zerrendatuko diren zenbateko, errekargu eta kontzeptuen zioz, 1992. urtean kargatuta, Foru Ogasuneko diruzain jaunak hurrengo hau eman zuela.
Bizkaiko Herrialde Historikoko Zerga-bilketari buruzko Araudiko 100. artikuluan xedatutakoa betetzeko, aipatuko diren zordunei aurreko probidentzia jakinarazten zaie, ediktu hau Bizkaiko Egunkari Ofizialean sartu eta hurrengo hogeita lau orduetako epemugaren barruan, printzipal, errekargu eta arauzko kostuen ziozko zordunketak ordain ditzaten agindeia egiten zaielarik, bestela, besterik gabe, haien ondasunak bahitzeari ekingo zaiola ohartaraziz.
Eta bertan dauden helbideetan zordunak non dauden jakiten ez delako, ediktu hau Bizkaiko Egunkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatu beharreko hamabost egunetako epemugaren barruan, haiek beraiek edo ordezkari baten bitartez bakoitzari irekitako espedientera ager daitezen agindeia egiten zaie, egun horiek agertu gabe igarota, ihesle direla adieraziko dela ohartaraziz eta espedienteen izapidetzari eman beharreko jarraipena eta jakinarazpenak Bizkaiko Herrialde Historikoko Zerga-bilketari buruzko Araudiko 99. artikuluan aurrikusitakoaren arabera eginez.
Aurreko probidentziaren aurka, hamabost eguneko epearen barruan, Ogasuneko Diruzaintzari birjarpenezko errekurtsoa, edo Ogasun eta Finantza Saileko Bizkaiko Foru Auzitegiari ekonomia-administraziozko erreklamazioa, jarri ahal izango zaie, epe biok iragarki hau Bizkaiko Egunkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatu behar direlarik; nolanahi ere, errekurtsorik jartzeak ez du premiamenduzko prozedura etenen, Bizkaiko Herrialde Historikoko Zerga-bilketari buruzko Araudiko 189. artikuluan aurrikusitakoaren arabera eta haren baldintzetan salbu.
Bilbaon, 1993.eko otsailaren 22an.- Zerga-biltzailea, Enrique Hermosilla Saiz.